Gorka Bizkarrak denboraldiko lehenengo garaipena lortu du Aragoiko triatloian

Anboto 2016ko mai. 23a, 09:34

Gorka Bizkarra Tarazonako triatloian gailendu zen atzo. Aragoiko lasterketa batean parte hartzen zuen aurreneko aldia zen.

Asteburuan triatloi bi lehiatu ditu mañariarrak. Zapatuan 10. sailkatu zen Santurtzin eta atzo Tarazonako Triatloia irabazi zuen Aragoin. Denboraldiko lehenengo garaipena du. Distantzia olinpikoko proba izan zen. Uretatik 17. tokian irten zen (1.500 metro). Bizikletako 40 kilometroetan atzetik aurrerako bidea egin zuen. Felipe Santamaria, Guillermo Urmeneta eta hirurak lasterketa buruan heldu ziren korrika osatu beharreko azken 10 kilometroetara. Korrika arerioak atzean utzi eta bakarrik helmugaratu zen: 2.08.48.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!