Askondoko kobako pintura eta grabatuak, denon bistara

Anboto 2016ko mar. 9a, 11:20

2010ean Bizkaiko aro paleolitikoaren inguruan egindako ikerketa baten baitan Askondoko koban ibili ziren arkeologoak, eta ezustean margoak topatu zituzten.

Horrela, margoak aztertzea eta zundaketa arkeologikoa egitea erabaki zuten. Guztira, dozena bat irudi ikusi zituzten; tartean, hamar zaldi gorri. Guztiak kobaren sarreran. Duela 25.000 urte eginikoak zirela ondorioztatu zuten, eta horregatik, koba oso garrantzitsua zela esan zuten ikerlariek. Bada, kobazuloa digitalizatu egin dute, eta denbora batera ikusgai egongo da.

Izan ere, Aldundiak herrialdeko zortzi koba digitalizatzea erabaki du. Mañarian egin dute eskaneatzeko lana, eta orain hiru dimentsiotan erreproduzitzeko prestatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!