Askondo kobazuloan aurkitutako grabatuen aurkezpena egin dute

Anboto 2011ko mai. 3a, 16:16

Urkuleta auzoko koban aurkitu dituzten grabatuen berri eman du Aldundiak.

Urkuleta auzoko koban aurkitu dituzten grabatuen berri eman du Aldundiak. Gaur, maiatzak 4, Josune Ariztondo Bizkaiko Kultur diputatuak Askondo haitzuloan, Mañariko Urkuleta auzoan, aurkitu dituzten grabatuak aurkeztu ditu. Arkeologian doktore den Diego Garatek eta Kantabriako Instituto Internacional de Investigaciones Prehistoricas (CSICi elkarturiko) institutuko Cesar Gonzalezekin batera egin du ekitaldia Ariztondok, Aldunditik iragarri dutenez. \"Historiaurreko arte-aztarnategi hori Santimamiñeko kobetakoa baino lehenagokoa da, gure aroa baino 28.000-18.000 urteetakoa baita; alegia, Gravette edo Solutre aldikoa\", azaldu dute oharrean. Aurkikuntza arkeologiko horren adierazpenen artean, askotariko motibo grafikoak ageri ei dira: zenbait zaldi, esku bat, horizontalean eginiko marra pareak... Pintura gorriz eginiko horma-irudien multzoa da. Jabego pribatu batean agertu dira grabatuok, baina lurren jabeen laguntza osoa izan du Bizkaiko Foru Aldundiak, eta itxi egin du gunea, haren babesa bermatu ahal izateko. Izan ere, Ondare Legeak bermatzen du halako multzoen babesa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!