Gorka Bizkarrak garaipen batekin amaitu du denboraldia

Anboto 2015ko urr. 19a, 10:55

Urbasako duatloia irabazi du asteburuan.

Iñaki Martinez Jarauta eta biek lehia gogorra mantendu dute eta Gorka Bizkarrak aurretik amaitzea lortu du. Denboraldiko laugarren garaipena izan da mañariarrarentzat. Proba hori aurtengo denboraldiko azkena izan du. Hurrengo benetako hitzordua abenduaren 13an Gasteizen izango den maratoia izango du. Proba horretarako entrenamendu moduan erabiliko ditu Bilboko Herri Krosa (azaroak 15) eta Santurtzi-Bilbo proba (azaroak 29).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!