Victor Arrizabalagaren 'Hitzen txokoa' erakusketa, Iruñean

Anboto 2015ko api. 14a, 10:30

Apirilaren 26ra arte, Iruñeko (Nafarroa) gotorlekuan egongo da Victor Arrizabalaga (Mañaria, 1957) artistaren Hitzen txokoa erakusketa. Tamaina handiko pieza bakarra da Iruñean ikusgai izango dena: lau metro luze den altzairu beltzeko lana.

Arrizabalagak material horregaz egindako metro erdiko luzerako berbekin osaturikoa da eskultura. “Hizkuntza eraikitzeko balio digute berbek, eta obra honetan, hizkuntzak dituen adierazteko aukerez zein mugez gogoeta egin gura dut”, adierazi du artistak.

Erakusketaren osagarri, hiru poesia errezitaldi egingo dituzte Iruñeko gotorlekuan. Izan ere, apirilaren 23ko Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira antolaturiko erakusketa da Iruñekoa. Apirilaren 18an, 18:00etan egingo dute lehenengo irakurraldi

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!