Gorka Bizkarrak denboraldiko lehenengo podioa lortu du Castro-Urdialesko duatloian

Anboto 2015ko mar. 17a, 09:00
Gorka Bizkarra helmugan.

10-40-5 (10 km korrika, 40 bizikletan eta beste 5 korrika) distantziako duatloia egin zen atzo, igandea, Castro-Urdialesen, eta Bizkarrak hirugarren postua lortu zuen.

Triatlon Santander taldeko mañariarrak bere denboraldiko lehenengo podioa lortu zuen. Sare sozialetan oso pozik agertu da egindako lanarekin, eta lasterketa ona burutu duela dio. Gainera, taldekako lasterketa irabazi zuten kantabriarrek.

Eguraldi txarrak baldintzatutako lasterketa izan zen, hotza eta euria eduki baitzuten lasterkariek. Hala ere, lehiatzeko gogoz zegoela adierazi du Bizkarrak.

Bestalde, aipatzekoa da distantzia hau ez dela batere ohikoa gaur egun, eta igande honetan aspaldiko partez lehiatu zirela diziplina honetan. Garaipena Beñat Arnaizentzat izan zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!