Euskal Herriko triatloi zirkuituko bigarren proba puntuagarria jokatu da asteburuan Deban eta emaitza bikaina lortu du Gorka Bizkarra mañariarrak: bigarren sailkatu da Mikel Elgezabal (Urdaitri) gernikarrarengandik 21 segundora. Pello Osorok (Eibar TT) osatu du podiuma.
Emakumeetan Nuria Rodriguez izan da irabazlea eta Estefania Gomez eta Itsaso Leunda sailkatu dira bigarren eta hirugarren tokietan. Mugarra TT-ko Irene Loizate podiumaren atarian geratu da.
GIZONAK
1- Mikel Elgezabal (Urdaitri)....................... 1.18.51
2- Gorka Bizkarra (T. Santander)........... 1.19.12
3- Pello Osoro (Eibar TT)........................... 1.19.41
4- Mikel Mugika (Antxintxika).................... 1.20.05
5- Mikel Ugarte (Oñatiko TT)..................... 1.20.28
EMAKUMEAK
1- Nuria Rodriguez (Saltoki Trikideak).......... 1.30.41
2- Estefania Gomez................................... 1.34.05
3- Itsaso Leunda (Tolosaldeko TT)............... 1.34.23
4- Irene Loizate (Mugarra TT)................ 1.38.23
5- Maialen Muñoz (Tolosaldeko TT).............. 1.38.35