Bi proba irabazi ditu Mikel Bizkarrak asteburuan, eta bera da Bizkaiko txapelduna

Anboto 2014ko mai. 5a, 09:35
Barikuan Berriatuan irabazi eta gero, Bizkaiko txapelduna da mañariarra. Azpeitiko Urrakira igoera ere irabazi du domekan, eta Euskaldun Torneoko liderra da orain.

 

Berriatuan lehenengo egin zuen San Gregoria sarian, Berriatuan egindako proban. 137.8 kilometrotako ibilbidea egiten lehena izan zen, bere atzetik zetozenei bost segundu aterata. Gomur-Cantabria taldeko txirrindulariak Euskaldun Torneoko proba irabazteaz gainera, Bizkaiko txapelkerako baliagarria zen lasterketa irabazi zuen, eta bera da aurtengo Bizkaiko txapeldun. Bizkarrak helmuga baino 25 kilometro lehenago ekin zion ihesari Berriatuko proban.

Domekan Urrakiko igoeran ere 175 txirrindularitik lehenengo izan da Bizkarra, azkeneko aldapan besteak atzean utzita. Garaipen honekin, Euskaldun Torneoko liderra da txirrindulari mañariarra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!