Denboraldiko lehen podiuma Gorka Bizkarrarentzat

Anboto 2014ko otsailaren 11

Gorka Bizkarra Ermuko duatloian (Argazkia: kirolargazki.com)
Gorka Bizkarra mañariarrak hirugarren amaitu zuen domekan Bilbao-Bilbao herri lasterketa.

 

Josu Amutio izan zen irabazlea eta Othman Bougarder marokoarra bigarrena. Horien atzetik, hirugarren sailkatu zen Gorka Bizkarra, baina lasterketako une batzuetan ematen zuen bigarren postua ere lortu zezakeela. Azkenean 10 segundoko aldea egon zen marokoarren eta mañariarraren artean. Bizkarra gustura dago bere jardunagaz eta lasterketako 10 kilometroak “oso erritmo onean” egin zituela adierazi du. Aurten Santanderko Triatloi taldearekin dihardu Bizkarrak.

 

Aurreko egunean, zapatuan, ez zuen hain egun ona izan. Eibarko duatloian 59. sailkatu zen, espero zuena baino dezente atzerago. Bizikletan, hamar onenen artean geratzeko borrokan zebilela, zulatu bat izan zuen eta hortxe amaitu ziren aurrean amaitzeko bere aukera guztiak.

 

2014. urterako dituen helburu nagusien artean distantzia luzeko duatloien Espainiako txapelketa dago, otsailaren 23an Orihuelan lehiatuko dena.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!