Erori, eta, hala ere, Bizkarra bosgarren Bola del Mundon

Anboto 2013ko ira. 18a, 10:44
Gorka Bizkarrak (MugarraTT) meritu handiko bosgarren tokian amaitu zuen Bola del Mundoko (Madril eta Segovia artean) triatloia, joan zen asteburuan

Gorka Bizkarrak (MugarraTT) meritu handiko bosgarren tokian amaitu zuen Bola del Mundoko (Madril eta \"\"Segovia artean) triatloia, joan zen asteburuan.

 

Igerian txukun ibili ondoren, bizikletan %21eko maldei aurre egin behar izan zien, eta korrika zebilela erori, eta kolpe handia hartu zuen. Hala ere, ezer hautsirik ez zuela ikustean jaiki, eta ahal izan zuen moduan triatloia bosgarren amaitzea lortu zuen.

 

Aurreko astean bere lehen iron man proba egin zuen Galesen. 63. amaitu zuen, eta zazpigarren bere adin tartean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!