Euskal-nafar zirkuituan, hirugarren

Anboto 2012ko ira. 6a, 09:08

Gorka Bizkarra (Saltoki Trikideak taldea) triatloiko euskal-nafar zirkuituan hirugarren postuan geratu da. Hamar triatloitan lortutako bost posturik onenekin osatzen dute sailkapena eta mañariarra hirugarren urtez jarraian igoko da podiumera

Gorka Bizkarra (Saltoki Trikideak taldea) triatloiko euskal-nafar zirkuituan hirugarren postuan geratu da. Hamar triatloitan lortutako bost posturik onenekin osatzen dute sailkapena eta mañariarra hirugarren urtez jarraian igoko da podiumera.

 

Iaz bera izan zen sailkapeneko irabazlea eta 2010ean hirugarren amaitu zuen. Aurten, Jon Unanue eta Egoitz Zalakain geratu dira bere aurretik. Sari banaketa, seguruenik, Donostian izango da, abenduan edo urtarrilean.

 

Bestalde, irail amaieran distantzia luzeko Espainiako txapelketan parte hartuko du Bartzelonan. Lehenengoz parte hartuko du Iron man distantziako proba batean (3,8 km igerian, 180 km bizikletan eta 42 km korrika). 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!