Saltoki Trikideak taldean ari da Gorka Bizkarra mañariarra, eta sasoi betean ekin dio triatloi denboraldiari. Joan zen asteburuan Senpereko hiru probatan lehiatu zen eta horietako bat, sprint modalitatekoa, irabaztea lortu zuen.
gorkabizkarra.blogspot.com blogean iragarri zuen Bizkarrak proba guztiak entrenamendu gisa erabiliko zituela, Bilbokoa eta Zarautzekoa lako hitzordu garrantzitsuetarako prestaketa moduan. Balantzea oso ona izan da.
Zapatuan taldekako triatloian parte hartu eta 13. amaitu zuen. Domeka goizean etorri zen garaipena. Itsasotik 12. irten eta bizikletan bigarren postura arte igo zuen; korrikako tartean ipini zen lider eta hantxe mantendu zen helmugara arte.
Arratsaldean, distantzia olinpikoan, nekeak jota egon arren, 12. sailkatzea lortu zuen mañariarrak.