Udalbatzarrak aho batez onartu du Areitioren ordezkaritza.
UEMAn sartzeko beharrezko pausuak eman ditu Mañariak. Barikuan egindako hileroko ohiko batzarrean, Ainara Areitio Bilduko zinegotzia izendatu zuten ordezkari. Aho batez hartu zuten erabakia. Bilduko karguduna Kultura zinegotzi ere bada.
Kultura batzordean landu eta gero, herritarrei informazioa emateko batzarra burutu zuten apirilaren 14an. Udalbatzarrak onartu eta eskabidea eginda, UEMAk baieztatzea falta da. Ekaineko batzar orokorrean egingo dute ofizial.