UEMAn sartzeko prozesuari ekin diote udalekoek

Anboto 2012ko api. 14a, 09:01

Hizkuntza eskubideak errespetatzeaz gainera, herritarren kontzientziazioa sustatu gura dute

Hizkuntza eskubideak errespetatzeaz gainera, herritarren kontzientziazioa sustatu gura dute.

 

Herri-batzarra egingo dute gaur, Mañarian, udalak UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko) kide izateko duen asmoa azaltzeko. 11:30ean ipini dute zita, udaletxeko batzar aretoan. 2006ko datuen arabera, mañariarren %89 da euskal hiztun.

\"\" 

 

Dagoneko, gaia Kultura batzordetik pasatu da, eta apirilaren 20ko batzarrean onartu gura dute kargudunek. Ekainean, UEMAren batzarrean berretsiko dute Mañariaren sarrera, eta guztira 66 udalerri barne hartu.

 

UEMAren lan-ildoak

Bi eremutako dinamika da UEMArena. Batetik, udalek euskaldunen hizkuntza eskubideak errespetatzeko ildoa jorratzen du, instituzioan zein herriko zerbitzuetan eraginez. Esaterako, umeen erregistroa euskaraz egin ahal izatea. Bestetik, herritarren kontzientziazioa sustatuko dute, “herri euskaldunetan ere euskara galtzeko arriskua” ikusarazteko. “Sarri erdaraz berba egiten dugu, eta ingurukoak euskaraz egin duelako salbu dagoela uste dugu”, esan dute UEMAkoek. Euskarak, bizirauteko, “nagusi” izango den lur-gunea behar duela adierazi dute.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!