Eguerdiko 12:00etan ospatu dute inbestidura-ekitaldia. Bilduko Endika Jaio izango da alkate berria datozen lau urteetarako.
Udal aretoa jendez lepo bete da Mañarian, gaurko inbestidura-ekitaldia zuzenean jarraitzeko. Bilduk lau zinegotzi eskuratu zituen hauteskudeetan, eta gaur batez ezin izan duenez bertan egon, hiru boto jaso ditu Endika Jaiok. EAJko hiru zinegotziak abstenitu egin dira bozketan.
Arteagak aginte-makila Jaiori pasa dio, besarkada artean. Ekitaldi hinkigarria izan da Mañarikoa, eta bukaeran dantzariek agurra egin diote udalbatza berriari. Jaiok bere lehen berbaldia ere egin du.
[img]http://www.anboto.org/images/9600/9625/3.jpg[/img]
[img]http://www.anboto.org/images/9600/9625/2.jpg[/img]
[img]http://www.anboto.org/images/9600/9625/1.jpg[/img]