16 urte eta gero EAJk alkatetza galdu du

Anboto 2011ko mai. 22a, 23:40

Lau legegintzalditan segidan alkate izan ondoren, EAJko Jabier Arteagak ezingo du kargua berritu. Bilduk lau zinegotzi lortu ditu eta EAJk hiru.

Lau legegintzalditan segidan alkate izan ondoren, EAJko Jabier Arteagak ezingo du kargua berritu. Bilduk lau zinegotzi lortu ditu eta EAJk hiru.

Bildu koalizioko Endika Jayo izango da Mañariko alkatea datozen lau urteetan. Jabier Arteaga EAJko alkategaiak ezin izan du legegintzaldia bosgarrenez berritu. PSE-EEk eta PPk apenas lortu dute botorik, lau eta bi, hurrenez hurren. Hauek dira udalbatzarra osatuko duten zinegotziak: BILDU: Endika Jayo, Ainara Areitio, Eneritz Elguezua eta Julen Azkoaga. EAJ: Jabier Arteaga, Jose Julian Uribelarrea eta Igone Ikobaltzeta. 


 [img]http://www.anboto.org/images/9400/9487/1.jpg[/img]


2011ko boto kopurua

  BILDU EAJ PSE-EE PP Baliobakoak Zuriak Abst.
2011 173 156 4 2 1 4 %14,6
 

 2007ko boto kopurua

  EAJ EAe PSE-EE PP Baliobakoak Zuriak
2007 177 103 9 5 (8+103) 10
 


2011ko botoak grafikoan

[img]http://www.anboto.org/images/9400/9487/4.jpg[/img] 

 

2007ko botoak grafikoan

[img]http://www.anboto.org/images/9400/9487/2.jpg[/img] 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!