Banakako aizkolari txapelketa Mañarian

Anboto 2011ko api. 15a, 11:32

19:30ean hasita, goi mailako zortzi aizkolari nor baino nor arituko dira enborrak mozten

19:30ean hasita, goi mailako zortzi aizkolari nor baino nor arituko dira enborrak mozten 2011ko banakako txapelketako 5. jardunaldia Mañarian izango da; bihar jokatuko da proba hori. Goi mailakoetan, 8 aizkolari arituko dira; 32 izango dira moztu beharko dituzten enborrak. Gazteetan, berriz, hiru aizkolari arituko dira nor baino nor gehiago; hauek sei enbor moztea izango dute helburu. Arratsaldeko 19:30ean hasita, probak 20:40 arte iraungo duela aurreikusi dute antolatzaileek. Apirilaren bian hasi zen banakako txapelketa, Zegaman. Zegamakoaz gainera, Urrestillan, Sodupen eta Izarran burutu dira lehiak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!