Barrokoaren soinuak izena daroan kontzertua eskaintzen dator Andres Cea Galan organo-jotzaile andaluziarra, Amabirjinaren Jasokundeko elizara, 19:00etan.
Barrokoaren soinuak izena daroan kontzertua eskaintzen dator Andres Cea Galan organo-jotzaile andaluziarra, Amabirjinaren Jasokundeko elizara, 19:00etan.
Bizkaian daudenetatik zaharrenetarikoa da Mañariko elizako organoa, eta oso ondo gordetzen ei du organo barrokoen sonoridadea. Erdoitza eta Ramos organo-egileek, 1765 eta 1768 urteen bitartean eraiki zuten Jasokundeko elizako organoa, eta, garai hartako erretaulagile onenetakoa zen Juan Urkitzak diseinatu omen zuen egurrezko kutxa.
Espainia, Frantzia eta Suitzan burutu ditu organo ikasketak bihar kontzertua eskaintzen datorren Cea Galanek.