Fran Cobo izan zen auto gidarien artean azkarrena Urkiolako Igoera arrakastatsuan

Anboto 2008ko uzt. 4a, 13:03

20 urte eta gero Urkiolako Igoera antolatzea lortu dute Durangaldeko Racing Elkartekoek eta arrakasta handia izan duela nabarmendu beharra dago, ikusle asko hurbildu baitziren eta ez baitzen egon inolako segurtasun arazorik. Hurrengo urteetan ere Urkiolako Igoera egin dadin aurrerapausua eman dute rallya berreskuratuz.




20 urte igaro eta gero Fran Cobok lortu du lehenengo postua Urkiolako Igoeran eta hasiera ezin hobea eman dio Mendiko Euskal Txapelketari.

Lagunarteako gidariak BRC 2008 barketaren laguntzarekin lortu zuen azkarrena izatea.
Aitor Ramirez izan zen nagusi turismoen artean. Junior txapelketan eta historikoen txapelketan, berriz, Jesus Maria Fernandez eta Josemi Gabilondo izan ziren azkarrenak.
1989. urtetik ez da egin Urkilako Igoerarik. Orain, Durangaldeko Racing Elkarteak berreskuratu du igoera hau Euskal Herriko Mendiko Txapelketarako, eta 5.000 pertsona baino gehiago gerturatzea lortu dute. Urkiola oarke naturala izanda, mugak izan dituzte antolatzaileek igoerako ibilbide osoa egin ahal izateko. Hasiera batean, 5 kilometroko ibilbidea egiteko asmoa zuten, baina azkenean 3 kilometroko ibilbidearekin moldatu behar izan dute. Jendetza handia bildu zan Zapatuan igoera ikusteko.

neurtzekoak. Durangaldeko hainbat gidarik parte hartu dute lasterketan, eta baita Kataluniatik eta Asturiastik etorritakoek ere. Segurtasuna nagusi izan da Urkiolako Igoeran . Durangaldeko Racing Elkarteko kideek komisarioen bidez segurtasuna bermatu nahi izan dute, eta ikusleei aurretik adostatutako segurtasun arauak azaldu. Arrakasta handia izan du igoerak, nahiz eta ibilbidea 5 km-koa izateko asmotik 3km-koa izatera mugatu; jendetza bildu zen Urkiolan auto lasterketaz disfrutatzeko. Erlojuz kontrako igoera izan zen, 65 gidarik parte hartu zuten eta lehenengo hirurak honako hauek izan ziren: Fran Cobo, Alberto Alonso eta Aritz Egozkue .
Turismoen sailean Aitor Ramirezek lortu zuen lehenengo postua bere BMW 320 STarekin; bigarren postuan Aitor Arakistain eta Hirugarrenean Aitor Barrueta izan dira, hurrenez hurren. Jesus Maria Fernandezek Junior atala irabazi zuen Citroen AX sportarekin eta auto historikoen sailean Josemi Gabilondo izan zen garaile, bere Renault Alpinearekin. Emakumeen arteko lehian Itziar Alonso atera zen garaile.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!