Hogei urteren ondoren bueltan da

Anboto 2008ko eka. 27a, 09:55

Duela hogei urte egin zen azkenengoz eta bueltan da berriro. Bihar, hainbat eta hainbat rally autok Urkiola igoko dute eta azkarrenaretzat izango da txapela.

Duela hogei urte egin zen azkenengoz eta bueltan da berriro. Bihar, hainbat eta hainbat rally autok Urkiola igoko dute eta azkarrenaretzat izango da txapela.

Mañarian hasi eta Urkiolan bukatuko da ibilbidea eta guztira 3,3 kilometro egin beharko dituzte parte hartzaileek. Gainera, 523 metroko desnibela dauka probak. Druangalde Racing Elkarteko arduradunek esan dutenez, 5000 pertsona inguru hurreratuko dira lasterketa ikustera eta bakoitzak sei euro ordaindu beharko ditu. Antolatzaile  eta segurtasun lanetan ere, beste laurogei pertsona arituko dira.
Parte hartzaileen egiaztapenak goizeko zortzi t’erdietatik hamaika t’erdiak bitartean iegingo dira Zumalakarregi etorbidean eta lasterketa arratsaldeko hiru t’erdietan hasiko da. Gaueko bederatziak aldera emango dute jakitera irabazlearen izena eta handik ordubetera sari banaketa izango da. Kategoria eta modalitate desberdinetan onenak izan direnek jasoko dituzte sariak. Hala, scratch alorrean onena, junior kategoriakoa, etab. sarituko dituzte. Bestalde, Euskadiko mendiko txapelketarako puntuagarria izanfo da proba.

Kaleak moztuko dituzte
Lasterketa dela eta, Durangoko udalak hainbat kale moztuko dituela iragarri du. Galtzareta izango da horietako bat, Herriko Gudarien eta Sanagustinalderen arteko zatia, hain zuzen ere. Gainera, Zumalakarregi etorbidean eta Sanagustinalden aparkatutako auto guztiak gaur arratsaldeko seirak baino lehen erretiratu egin beharko direla iragarri du Durangoko udaltzaingoak. 
Bestalde, Barrenkalea, Andra Mari eta Artekale kaleetara sartzeko Balbinon Garitaonandia plazatik joan beharko da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!