Mallabian emakumeen lau eta erdiko zortzi espezialistarik onenak batuko dira domekan, Master Cup txapelketako finalerdietarako txartelaren bila. 11:00etatik aurrera, lau final laurdenak ikusteko aukera egongo da.
Partiduak honako hauek dira: Amaia Aldai / Arrate Bergara; Enara Gaminde / Laia Salsamendi; Olatz Arrizabalaga / Aizane Ibarrola eta Goiuri Zabaleta / Maddalen Etxegarai. Irabazleek Zeanurin jokatuko den finalerdietarako txartela eskuratuko dute.
Gainera, eliteko partiduez gainera, gazte eta promesa mailako finalerdiak ere erabakiko dira Mallabiko jaialdian.