Master Cup txapelketako finalerdiak Mallabian erabakiko dira domekan

J.D.

Laia Salsamendi Arrigorriagan jokatutako final zortzirenetan. Partidu hartan Leire Garai kanporatu zuen. (Argazkia: Master Cup)

Emakumeetan lau eta erdiaren barruan dauden zortzi espezialistarik handienak batuko ditu jaialdiak. 

Mallabian emakumeen lau eta erdiko zortzi espezialistarik onenak batuko dira domekan, Master Cup txapelketako finalerdietarako txartelaren bila. 11:00etatik aurrera, lau final laurdenak ikusteko aukera egongo da. 

Partiduak honako hauek dira: Amaia Aldai / Arrate Bergara; Enara Gaminde / Laia Salsamendi; Olatz Arrizabalaga / Aizane Ibarrola eta Goiuri Zabaleta / Maddalen Etxegarai. Irabazleek Zeanurin jokatuko den finalerdietarako txartela eskuratuko dute. 

Gainera, eliteko partiduez gainera, gazte eta promesa mailako finalerdiak ere erabakiko dira Mallabiko jaialdian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!