LABek salatu du Enerpack enpresak Mallabiko lantegia itxi eta 43 langile kaleratuko dituela

M.Z.

LABek Eusko Jaurlaritzari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Mallabiko Udalari alternatibak bilatzen parte hartzeko eskatu dio. 

Enerpac multinazionalak Mallabian duen lantokia ixteko asmoa duela iragarri du LAB sindikatuak ohar bidez, eta bertako 43 langile kaleratu gura duela. "Enplegu Erregulazio Espedientea kentzeko eta negoziazio-mahai bat irekitzeko eskatu diogu enpresari, eta bertako 43 langileen kaleratzeari alternatibak bilatzeko", esan dute sindikatukoek. 

LABek gaineratu duenez, kontsultaldiaren lehen bilera atzo egin zela, eta enpresak uko egin ziola enplegu erregulazio espedientea kentzeari. "Garbi esan dute itxieraren arrazoia Mallabiko ekoizpena taldeko beste lantegi batzuetara deslokalizatzea dela (Holandakoak eta Madrilgoak), eta, neurri hori planteatu aurretik, balizko erosleen merkatua bila aztertu dutela, eta ez dutela proposamenik aurkitu".

Bestalde, sindikatuko kideek Eusko Jaurlaritzari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Mallabiko Udalari alternatibak bilatzen parte hartzeko eskatu diote. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!