Urriko Jaietan izandako ekintza bandalikoak salatu ditu Mallabiko Udalak

M.Z.

Zapatu gauean, Urriko jaien testuinguruan, Mallabian ekintza bandalikoak izan zirela salatu du udalak. Prentsa ohar bidez azaldu dutenez, 15 bat ibilgailutan kalte materilak izan dira, baita etxebizitza bateko atarian ere. 

"Horrelako jokabideen aurkako jarrera irmoa adierazi gura dugu. Uste dugu ekintza horiek onartezinak direla, kaltetutako ondasunen jabeei ez ezik, herritarren bizikidetzari eta ongizateari ere kalte egiten dietelako", adierazi dute EAJko eta EH Bilduko ordezkariek. 

Era berean, udalak gogorarazi du jaiak herritarrak elkarteko eta elkarrekin gozatzeko direla. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!