Mallabiak eraso matxistarik gabeko jaien aldeko konpromisoa indartu du

M.Z.

Artxiboko irudia

Mallabiko Udalak, urriaren 23tik 25era ospatuko diren 2026ko Urriko Jaiak direla eta, eraso matxisten
aurrean jarduteko protokoloa zabalduko du herritarren artean.

Udaletik jakitera eman dutenez, ekimenaren helburua erasoak
prebenitzea da, halako egoeretan nola jokatu azaltzea eta errespetuan eta berdintasunean oinarritutako jai
seguruak sustatzea da.

'Jaiak ere aske bizi, gozatu eta gozarazi' lelopean, protokoloak gogorarazten du eraso matxistak prebenitzea guztion ardura dela. Era berean, Mallabian ez dela inolako erasorik onartuko azpimarratzen du, eta herritarrak horrelako egoerak saihesteko jarrera aktiboa izatera animatzen ditu.

Horrez gain, protokoloak 24 orduz erabilgarri dauden arreta eta larrialdi telefonoak jasotzen ditu: Larrialdiak 112, Ertzaintza 943 53 17 00, Satevi 900 84 01 11 eta Ortzadar zerbitzua 028.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!