Dani Calvo eta Marina Valverde txapeldun gerrikoaren bila, Mallabiko jaialdian

J.D.

Dani Calvo borrokaldi batean. (Argazkia: Indar Xsport)

Bariku arratsaldean bederatzi borrokaldi ikusi ahalko dira Mallabiko frontoian.

Mallabiko Kickboxing eta K1 txapelketak bosgarren aldia egingo du barikuan. 18:30etik aurrera bederatzi borrokaldi izango dira frontoian. Sarrerak egunean bertan eskuratu daitezke, 15 eurotan.

Duten garrantziagatik, bi borrokaldi nabarmendu daitezke. Batean, Indar Xsport taldeko Marina Valverde durangarrak amateur mailako Euskadiko gerrikoa izango du jokoan, K1 modalitatean. Gerrikoa eskuratzeko Kwoon Shaolin klubeko Tamara Fernandez menderatu beharko du. 65 kilora arteko pisua dute biek.

Bestetik, Dani Calvo durangarra Top Ring gerrikoaren bila igoko da ring-era, Gladiators Academy-ko Dani Rebolledoren aurka.  Maila neoprofesionaleko borrokaldia da eta biek 70 kilora arteko pisua dute.

Gainerako borrokaldi amateurrak honako hauek dira: Sune Larrea vs Nicole Barreto / Markel Esparta vs Haritz Solaguren / Paul Urien vs Adam Elhazzazi / Denis Lima vs Adrián Ramos / Mario Acarregui vs Unax Gil / Leire León vs June Montón / Ander Sánchez vs Ignacio Gutiérrez-Cabello.

Jaialdia Indar Xsport klubak eta Euskadiko  Kickboxing eta Muay Thai Federazioak antolatuko dute, Mallabiko Udalaren eta Top Ringen laguntzarekin. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!