[EGITARAUA]: Naxker, Nafaroa 1512 eta Mugi Panderoa, besteak beste, Mallabiko Urriko Jaietan

M.Z.

Hilaren 23an eta 24an Urriko jaiak ospatuko dituzte Mallabian. Gainera, zapatu gauean autobus zerbitzu berezia egongo da. Zerbitzu honek Mallabia eta Ondarroa lotuko ditu.

EGITARAUA

URRIAK 23

22:00 Kontzertuak: Oilar Beltzak eta Mugi Panderoa

URRIAK 24

22:00 Kontzertuak: Corazon Oxidado, Nafarroa 1512 eta Naxker

AUTOBUS ZERBITZUA

Urriko jaiak direla eta, zapatuan, autobus zerbitzu berezia egongo da. Mallabiatik Ondarroarako autobusak 23:00etan, 00:40an, 02:40an, 04:40an eta 05:40an irtengo dira. Ondarroatik Mallabiarakoak, berriz, 21:20an, 22:10ean, 23:15ean, 23:45ean, 01:45ean, 03:45ean eta 05:45ean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!