Gereako ur-jauzietatik ibilbidea egin dute asteburuan 45 bat mallabitarrek

Anboto

Domekako irteerako argazki bat. Mallabiko mendizaleak

Mallabian sortu berri den Mallabiko Mendizaleak taldeak bultzatuta, zenbait mallabitarrek Gereako ur-jauziak ezagutu zituzten domekan. Eguraldia lagun, 45 bat lagunek parte hartu zuten familientzat espreski prestatutako irteeran. 

Asteburu honetan Zengotitaganera egingo dute mendi irteera, Zazpi Pagotik joanda. Trabakuan irtengo dira, 09:00etan. 11,7 kilometroko ibilbidea egingo dute.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!