Arkitektura diskoa Roy Borlandek ekoitzi du (Rusowsky, Teo Planell), eta Tuiste ekoizlearen kolaborazio berezia dakar. Bere berbetan, etorkizunera begira jarri da lan honetan. "Bi bihotzekin grabatutako diskoa da, lehen haurdunaldian grabatua. Helburua etorkizunari begiratzea da, eta horretarako bizitzaren jatorriraino bidaitu dut, bizitza nola egituratzen den ulertzeko", azaldu du.
Bira osatuko duten daten berri ere eman du mallabitarrak. Donostiako Kursaalean hasiko du biran, eta Londres, Madril, Dublin edota Paris bisitatuko ditu, besteak beste. Aurretik, Irunen (gipuzkoa) kontzertu-tailerra eskainiko du, eta bertan birako eszenografia izango dena eraikiko dute; ekitaldi horretarako sarrera guztiak salduta daude.