[ARGAZKI GALERIA]: Zengotitan egindako lagunarteko kronoigoera iruditan

M.Z.

Mallabiko Zengotita auzoko jaien barruan lagunarteko txirrindulari lasterketa egin zuten zapatuan. Zorion Alberdik ateratako argazki hauetan ikus daitekenez giro paregabea egon zen. Jaiei amaiera gaur emango diote. 

Lariztik Zengoitarako kronoigoeran 17 parte hartzaile egon ziren. Txanda bitan irten ziren txirrindulariak eta lehenengo  zazpi denbora onenekin finala jokatu zuten. Irabazlea Ekain Biritxinaga izan zen 8:31ko denboragaz, bigarren postua Ekaitz Barrainkuak lortu zuen eta hirugarrena Raul Rodriguezek. 

Nagusien lasterketaz gain, umeen proba ere egon zen. Guztira 8 gaztetxok parte hartu zuten, bost urtetik hamar urtera bitartekoak. 

ABUZTUAK 31, ASTELEHENA

  • 18:00 Asto-probak, kintopekoak
  • 19:30 Erromeria Ansorregi eta Alabier trikitilariekin
  • 20:00 Lumagorri Oilasko erre jana
  • 20:30 Karretilaren zozketa

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!