[EGITARAUA]: Lagunarteko txirrindulari lasterketa, erromeria eta herri kirolak, besteak beste, Zengotitako jaietan

Anboto 2026ko abuztuaren 15a

Artxiboko irudia.

Abuztuaren 29tik abuztuaren 31ra Zengotitako jaiak ospatuko dituzte. 

EGITARAUA

ABUZTUAK 29, ZAPATUE

  • 17:00 Txopoa jarri eta txapliguak bota, jaiei hasiera emateko. 
  • Ondoren, lagunarteko txirrindulari lasterketa Lariztik Zengoittera. Izen-ematea ermitan bertan momentuan. Dohainik. Parte hartzaileentzat sariak eta zozketak egongo dira. 
  • 19:00 Erromeria Petite eta bere lagunekin. Taberna eta bokatak egongo dira

ABUZTUAK 30, DOMEKA

  • 11:00 Meza nagusia
  • 12:00 Berrizko San Lorentzo Dantza taldea
  • 13:00 Herri kirolak. Harri jasotzen: Aritz, Goizeder eta Izei. Aizkoran: Ioritz eta Nerea
  • 14:30 Gonbidatuentzako bazkaria
  • 18:30 Bolo txapelketa nagusia.
    Sariak:
    1- 100 euro eta txapela
    2- 75 euro eta gaztaie
    3- 50 euro 
    4- 30 euro
    Parte hartzea: 6 euro
  • 18:30 Umeendako jolasak eta txokolatada

ABUZTUAK 31, ASTELEHENA

  • 12:00 Meza auzoko hildakoen alde
  • 12:45 Mallabiko Gazte Alaiak Dantza Taldea
  • 13:15 Bolo txapelketa
    Sariak:
    1- 50 euro eta gazta
    2- 40 euro 
    3- 30 euro 
    Parte hartzea: 3 euro
  • 18:00 Asto-probak, kintopekoak
  • 19:30 Erromeria Ansorregi eta Alabier trikitilariekin
  • 20:00 Lumagorri Oilasko erre jana
  • 20:30 Karretilaren zozketa

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!