[EGITARAUA]: Paella txapelketa, Olatz Salvador eta Luhartz, besteak beste, Mallabiko Andra Mari jaietan

Anboto 2026ko uztailaren 17a

Abuztuaren 14tik abuztuaren 16ra Mallabian Andra Mari jaiak ospatuko dituzte. 

EGITARAUA

ABUZTUAK 14 UMEEN EGUNA

  •  11:30-13:00 Mallabiko trikitilariak kaleak girotzen.
  • 12:00-14:00 / 16:00-18:00 Umeentzako haur parkea herriko frontoian eta parkean. (Euria bada CIP-eko futbito zelaian)
  • 18:00 Apar festa parkean.
  • 19:00 Jaien hasierako txupinazoa udaletxeko balkoitik, Berbalagun: Joskintza tailerraren eskutik.
  • ONDOREN, kale animazioa Me vale madre taldeagaz.
  • 19:30 Txokolatada plazan, euria bada parkeko aterpean.
  • 21:30 Pilota partiduak Mallabia I Kirol Etxean. Zubizarreta III – Morgaetxebarria // Rekalde – Aldabe Elordi – Mariezkurrena edo Albisu // Zabala - Imaz. Pilota partidurako sarrerak: abuztuaren 3tik 13ra salgai udaletxean 18€. Langabe, ikasle, jubilatu eta pentsionistentzat 12€ justifikazio txartela erakutsita. Partidu egunean lehiatila 21:00etan zabalduko da eta sarrerek prezio bakarra izango dute, 25€.
  • 23:00 Erromeria Laprast taldeagaz plazan.

ABUZTUAK 15 ANDRA MARI EGUNA 

  • 11:00 Meza Jasokunde parrokian.
  • 12:30 Mallabiko dantzariak herriko frontoian.
    Ondoren 'Mute' zirku-antzerkia herriko frontoian.
  • 13:00-15:00 Erromeria ibiltaria EinGO taldeagaz. 
  • 17:00 Tute txapelketa Kontzejuzarrean. Izen ematea: 10 euro bikoteko. Sariak: 1. saria 120€ eta garaikurra / 2. saria 100 €€/ 3. saria 80€ / 4. saria 60€.
  • 17:00 Mallabiko Gizonezkoen XXXVI. eta Emakumezkoen VI. harri-jasotze saria Harri Txikia herriko frontoian. Gizonezkoak 100kg-ko zilindro zaharra / 100kg-ko bola. Emakumezkoak 62,5kg-ko zilindro zaharra / 62,5kgko bola. Parte-hartzaileak: Emakumezkoak. Nafarroa/ Ane Zestau (Barañain). Bizkaia/ Leire Olea (Gernika)/Ziara Zabala (Gernika). Gipuzkoa/Malen Morandeira (Aia). Gizonezkoak. Nafarroa / Hodei Amezkoa (Etxebakoitz). Gipuzkoa /Mikel Lopetegi (Urra) (Zarautz)/ Xuban Zumeta (Zarautz). Bizkaia/Gari Elorriaga (Gernika)/Unai Osa (Ondarroa)/ Eneko Bilbao ( Kortezubi)/Jon Gisasola (Zelaiv) (Mallabia)/ Aritz Abendibar (Bengo) (Mallabia)/Segovia/Miguel Angel Palomar (Segovia)/ Avila/Petre Bulgarea (Palacios De Goda). SARIAK: 1. saria 900€ garaikurra eta txapela / 2. saria 750€ eta garaikurra / 3. saria 600€ €eta garaikurra / 4. saria 500€. Gainerako parte hartzaileentzat 300 €-ko dieta. 
  • 19:30 Ez da kasualitatea bertso saio musikatua plazan, euria bada elizpean. Bertsolariak: Aner Peritz, Ane Labaka, Miren Amuriza eta Araitz Katarain. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal. Musikariak: Araitz Bizkai eta Oihana Landa
  • 22:30 Olatz Salvador parkean.

ABUZTUAK 16 SAN ROKE EGUNA

  • 12:00 Meza Jasokunde parrokian.
  • 11:00-14:00 Paella eta Marmitako lehiaketak plazan. Izen ematea 11:30ean. XXV. Paella Lehiaketa eta XIII. Marmitako Lehiaketa. Oinarriak: Ez dago paella edo marmitakoa egiteko derrigorrezko osagairik. Marmitakoa 13:00etarako aurkeztu behar da eta paella 13:30erako, epaimahaiak dastatu eta sariak banatzeko. Talde bakoitzak bere sua ekarri beharko du, butanoa edo barbakoa, baina ezin da sua lurrean egin. Lehiaketa herriko plazan egingo da. Bazkarirako plater, edalontzi eta kubiertoak parte-hartzaileek ekarri beharko dituzte. Sariak: Marmitakoa: 1.saria 110€€/ 2. saria 55€€/ Paella: 1. saria 110€€/ 2. saria 55€.
  • Mallabiko Trikitilariek animatuko dute giroa. 
  • 14:00 Paella eta marmitako lehiaketako sariak banatzea.
  • 14:15 Jubilatuen bazkaria Kontzejuzarrean.
  • 16:00 Iñaki Basabe jubilatuentzat Kontzejuzarrean.
  • 17:30 Kuadrillen arteko jolasak Gazte Asanbladakoek antolatuta. Saria: pintxotarako 20 txartel. • 20:00 Txerri errea (pintxo bat,euro 1) eta sagardoa doan plazan.
  • 20:30 Erromeria Luhartz taldeagaz plazan.
  • Ondoren DJ Bull plazan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!