Birjinoste urbanizatzeko lanak direla eta, Santasusanoste kalea erabat zarratuta egongo da egunotan, uztailaren 10era arte. Lanak amaitutakoan, trafikoaren antolaketa era honetan geratuko da: zirkulazioaren noranzkoa behin betiko aldatuko dute Santasusanosten, eta ibilgailuek Larrasoloeta kalera irten beharko dute bertatik. Era berean, Zesteruena kalea zabalduko dute, eta hortik egin beharko da Erretentxurako sarrera.