Udalekuetan izena eman gura duten gazteek Kultur Etxean egin dezakete hori, uztailaren 3ra bitartean.
Uztailaren 12tik 17ra egingo den Udaleku Ibiltarian izena emateko aukera dago oraindino Mallabian. Udaleku Ibiltaria 2008tik 2013ra arteko urteetan jaiotako gazteei zuzenduta dago. Mallabiko Udalak jakinarazi du 25 plaza daudela eskuragarri jarduketa honetarako, eta lehentasuna herriko gazteek izango dutela.
Udalekuetan izena eman gura duten gazteek Kultur Etxean egin dezakete hori, uztailaren 3ra bitartean.