Eguazten goizean Ertzaintzak 52 eta 45 urteko gizonezko bi atxilotu zituen Mallabian. Ohar bidez azaldu dutenez, Mallabarrena auzoko argiteria publikoko kutxatiletako kablea lapurtu nahian ari zirenenean harrapatu zituzten. "Ertzaintzak dei bat jaso zuen. Agenteak bertaratu eta sastraka batzuetatik gizonezko bi irtetzen zebiltzala ikusi zituzten. Identifikatu eta bi susmagarriak miatu zituztenean hainbat erraminta eta labana bat aurkitu zizkieten. Baita inguru horretan 350 metro kable ere", azaldu dute oharrean.
Bestalde, gizonezko biak aurretik ere atxilotuak izan direla azaldu du Ertzaintzak.