Berbalaguneko kideek azaldu dutenez, irteera 18:00etan izango da, Petrilean, eta bertatik Goitondoko poligonora joango dira kotxez. 18:15ean, Hanbre taberna inguruan Felipe Zelaietak aspaldiko poligono giroaren kontakizunak izango ditu berbagai. 18:30ean Jose Ramon Olalde, Mallabiko alkate izandakoa, poligonoen zergatiez eta udal ikuspuntuaz arituko da. Eta, ondoren, Envasa enpresa historikoaren langile izandako Mariasun Mendibek orain 40 urteko lan giroaz berba egingo du. 19:00 aldera, MEK enpresako arduradunak euren enpresaren historiaz arituko dira. 19:30ean Arenteiro tabernan luntxa eginda amaituko dute ekimena.