Goitondoko industrialdeko hondakinak Elgoibarko araztegiagaz lotu dituzte

Anboto 2026ko maiatzaren 28a

Uraren Euskal Agentziak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, Mallabiko saneamenduan aurrerapauso erabakigarria eman dute.

Oharrean azaldu dutenez, jarduketa honegaz, Goitondoko industrialdetik eta Arandoño auzotik doazen hondakin-urak Ermuko sarean bildu eta garraiatu ahal izango dituzte, azkenik Elgoibarko Apraiz Araztegian behar den moduan tratatzeko. 

Bestalde, lan hauek mugarri bat direla azaldu dute, nabarmen murriztuko dituztelako Ego ibaiaren gaineko presio kutsatzaileak. 24 hilabete behar izan dituzte Goitiondoko lan hauek egiteko, eta 3,49 milioi euroko inbertsioa egin dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!