[EGITARAUA]: Mallabiko Kultur Hilabetea, maiatzaren 17tik ekainaren 12ra

M.Z. 2026ko maiatzaren 13a

Mallabiko Kultur Hilabetea ekitaldiz josita dator eta maiatzaren 17tik ekainaren 12ra arte ekitaldi ugari izango da herrian. Domekan, maiatzak 17, Bizkaiko Eskolarteko XLIII. gomazko pala finalak jokatuko dira, eta ekainaren 12an Biharko Izarrak txapelketakoak. Kultur Hilabeteko lehenenego eta azken jarduerak izango dira horiek. Tartean, zenbait ekintza izango da: 7 Pago mendi lasterketa, Elektrotxufla elektrotxaranga, abesbatzen kontzertua, berbaldiak eta nekazaritza eta artisautza azoka, besteak beste. 

EGITARAUA

MAIATZAK 17, DOMEKA

  • 10:00 - 14:30 Bizkaiko Eskolarteko XLIII. gomazko paleta finalak. Herriko frontoian.

MAIATZAK 20, EGUAZTENA

  • 19:00 Menditour dokumentalak. Kontzejuzarrean. 
    Aldabide (Espeleologia) Jon Mendizabal
    Dear superhero (Eskia) Corinna Halloran

    Izarren zaunka (Eskalada) Nagore Eceiza
    Trago (Eskia) Leo Hoorn

MAIATZAK 23, ZAPATUA

  • 9:30 7 Pago Mendi Lasterketaren hasiera, plazatik
  • 10:30-13:30 Haur parkea parkean, euriarekin frontoian
  • 13:30 Sari banaketa, plazan
  • 13:30etatik 15:30era Elektrotxufla elektrotxaranga plazatik hasita
  • 14:00 Oilasko pintxoak eta sagardoa plazan
  • 16:00 Umeen lasterketa
  • 17:30 - 20:00 Garagardo dastaketa probalekuan
  • 19:00 Imanol Epelderen ikuskizuna 'Zerbait sartu zait begian' Kontzejuzarrean

MAIATZAK 29, BARIKUA

  • 17:00 - 20:00 Mallabitarrok egina XIV (Berbalagun)

MAIATZAK 30, ZAPATUA

  • Goizean Mallabia Cup
  • Azkaldean futbito txapelketak
  • Arratsaldean saskibaloi txapelketak eskolako frontoian. 
  • 19:00 Udaberriko kontzertua: Mendibil abesbatza eta Baionako Buhaminak abesbatza (Mendibil abesbatza) 

EKAINAK 4, EGUENA

  • Herriko frontoian XXIII. Biharko Izarrak txapelketa finalaurrekoak (Malle Euskal pilota kluba)
  • 19:00 Hitzaldia: 'Proliferación de Líneas de Alta Tensión. Posición garantista del Ayuntamiento'. Kontzejuzarrean. 

EKAINAK 5, BARIKUA

  • 18:30 Herriko frontoian Ander Martinen oroimenezko I. frontenis mistoa herriarentzat. 

EKAINAK 6, ZAPATUA

  • 17:00 Briska txapelketa. Probalekuan. Izen-ematea: 10 euro bikoteko. 
    1. saria: 120 euro eta txapelak
    2. saria: 100 euro
    3. saria: 80 euro
    4. saria: 60 euro
  • 19:00 Herri kirol erakustaldia eta umeentzako herri kirolak (Txondor Herri kirol taldea). Frontoian

EKAINAK 7, DOMEKA

  • 10:00 Nekazaritza eta artisautza azoka. Plazan
  • 13:00 Gazte Alai dantza taldearen emanaldia. Plazan
  • 17:00 Jira bira diskoteka haurrentzat parkean.

EKAINAK 8, ASTELEHENA

  • 16:30 Hitzaldia: 'Indartu zure hezur eta muskuluak' Kontzejuzarrean. Hizlaria: Maite Gonzalez- Osteopata. 
  • Ondoren txokolatada bazkideentzat Jubiletxean

EKAINAK 12, BARIKUA

  • XXIII. Biharko Izarrak txapelketa finalak (Malle Euskal Pilota Kluba). Herriko frontoian
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!