Ekainaren 14an Aristerrazun egingo den jaira joateko autobusa antolatu guratan dabil Zaparrada elkartea. Elkartetik jakitera eman dutenez, zenbat jende animatuko litzatekeen jakin gura dute, eta apuntatzeko bi bide jarri dituzte. Bata instagram bidez, @zaparrada_elkartea profilera mezua idatzita. Bestea, 696 05 89 67 whatsappera bidalita. Autobusaren ordutegia honakoa izango litzatekela azaldu dute: irteera 17:00etan Mallabitik, eta buelta 21:00etan Aristerrazutik.