Goizean mendi lasterketak izango dira: proba luzeak 9:30ean izango du irteera, eta laburrak 10:00etan. 13:30ean sari banaketa egongo da eta ordu berean Elektrotxufla txaranga hasiko da. 14:00etan oilasko pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera egongo da, eta 16:00etan umeen lasterketa eta 17:30ean garagardo dastatzea. 19:00etan Imanol Epelderen Zerbait sartu zait begian ikuskizuna egongo da.