Mallabitarrek Hazilan+ programan parte hartu dezakete

Anboto 2026ko apirilaren 16a

Igor Agirre mallabiko alkatea hazilan+ aurkezpenean.

Mallabiko Udalak, Debabarrenako beste udal batzuekin eta Debegesa enpresagaz batera, Hazilan+ programa ipini du martxan.

Programa hau, kalifikazio maila ertain-handikoa izan arren, lan merkatuan sartzeko edo berriro sartzeko zailtasunak dituzten pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko eta horien laneratzea errazteko da. 

Debegesa da programaren kudeatzailea, eta bere webgunean eman beharko da izena (www.debegesa.com), apirilaren 30a baino lehenago. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!