Itzulia lehia betean sartuta dago. Biharko azken aurreko etapa, Eibarren hasi eta amaituko dena, Mallabitik igaroko da. Trabakutik Goitondo industrigunera jaitsiko dira txirrindulariak. Handik San Pedrora igoko dira eta herrigunea zeharkatu ostean Areitiotik irtengo dira, Ermura bidean.
Etapa 13:00etan hasiko da eta 176 kilometro ditu. 131. kilometroan igaroko dira Trabakutik, helmugarako 45 kilometroren faltan.