Mallabiak Bizkaiko herririk aktiboena izan nahi du “Kirolur 2026 Erronkan”

Anboto 2026ko martxoaren 25a

Erronka hiru sasoitan jokatuko da: apirilaren 15etik maiatzaren 17ra, ekainaren 15etik uztailaren 15era eta irailaren 23tik 23ra. 

Bizkaia 2026ko Europako Kirol Lurraldea izendatu dutela eta, Mallabiko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu Kirolur 2026 Erronkan parte hartzera. Udalerrien arteko kirol-liga honen helburua bizimodu osasuntsua sustatzea eta gure herriaren kirol-izpiritua erakustea da.

Erronkan 14 urtetik gorako pertsona guztiek eman dezakete izena, eta ez da beharrezkoa izango herrian erroldatuta egotea. Udaletik jakitera eman dutenez, berdin da oinez ibili, korrika egin edo igerian egin; ahalegin guztiak modu bidezkoan baloratzeko ponderazio-koefizienteak aplikatuko dira.

Mallabiko taldearekin bat egiteko beharrezkoa izango da honako pauso hauek jarraitzea: 1. Wellk APPa deskargatu, 2. erregistratu, 3. udalerrira batu eta 4. mugitu eta zure jarduerak erregistratu. 

Gainera, udaletik jakitera eman dutenez sariak egongo dira; banakakoak eta udal-sariak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!