Mallabiko Udalak frontoiko instalakuntzen kudeaketa-zerbitzua lizitatzeko prozesua martxan jarri du. Udaletik jakitera eman dutenez, ekimenaren helburua instalazioen funtzionamendu egokia bermatzea eta zerbitzua herritarren beharretara egokituta eta baldintza egokietan eskaintzea da.
Lehiaketari dagokioenez, interesa duen enpresak udal frontoiaren kudeaketa integrala hartu beharko du, instalazioak behar bezala funtzioantzen dutela bermatuz. Eginkizunen artean egongo dira instalazioak irekitzeko eta ixteko lanak, frontoiaren erabilera jarraitzea eta erabiltzaille arreta eskaintzea, besteak beste. Gainera, frontoiaren barruan kokatuta dagoen taberna zerbitzua ere kudeatu beharko da.
Horrez gain, udaletik jakitera eman dute frontoiaren kudeaketaz arduratuko den enpresak espazio eta ekipamenduak egoera onean mantendu beharko dituela. "Horretarako instalazioen garbitasuna, ordena eta zaintza bermatuko beharko dira. Zerbitzua etengabe eta behar den kalitatearekin eskaintzea izango da kudeaketaren oinarrietako bat", esan dute.