Mallabiko Udalak bat egin du Zaporeak elkarteak antolatu duen janari bilketa solidarioagaz. Ekimen hori elkarteak Lesbosen duen proiektura jatekoa bidaltzeko da, hau da, Greziako errefuxiatuei oinarrizko eta funtsezko elikagaiak emateko.
Hodi erako makarroien bilketak gaurtik martxoaren 12ra izango da. Eskolan eta udaletxean jarri dituzten bilketa-puntuetan egin daiteke.
Kanpaina martxoaren 14an amaituko da, Eibarren egingo den Tupper Solidarioa ekimenarekin. Horren bidez, bertaratzen direnek prestatutako janari-tupper bat erosi ahal izango dute bost euroko dohaintzaren truke.