Osasun eta ingurumen babes-neurrien eskaera Mallabian

M.Z. 2026ko martxoaren 4a

Mallabiko Udalak alegazioak aurkeztu dizkio 2030eko Energia Elektrikoaren Planari.

Proposamenak azpiegitura elektrikoen hedapena eta indartzea aurreikusten du, eta horrek tentsio altuko lineak jartzea ere badakar. Udaletik jakitera eman dutenez, proiektuak etxebizitza eta herriguneen inguruko eremuak eragingo lituzke eta beraien kezka adierazi dute. "Uste dugu herriko energia-garapenean aurrera egitea posible dela, herritarren bizi-kalitatea eta ingurumenarekiko errespetua sakrifikatu gabe", adierazi du Igor Agirre Mallabiko alkateak. "Aurkeztutako alegazioek neurri babestuagoak hartzeko eskaera egiten dute azpiegitura elektrikoek inguruan bidi diren pertsonen bizitzan eragin zuzena dutelako" gehitu du alkateak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!