Ados klubaren binakako txapelketa, zapatuan, Mallabian

M.Z. 2026ko otsailaren 27a

Mallabia I pilotalekuak hitzordu garrantzitsua hartuko du zapatu arratsaldean. Emakumeei protagonismoa eman eta pilotaren munduan euren tokia egin gura dien Ados pilota klubaren binakako txapelketa jokatuko da bertan. Txapelketa honek goi mailako pilotariak batzen ditu eta mallabitarrek aukera paregabea izango dute pilotariok ikusteko. 

Hori horrela, bihar, otsailak 28, honako partidu hauek jokatuko dituzte Mallabia I pilotalekuan: lehenengoan, Barrokal-Perez bikoteak Gomez-Agirre bikotearen aurka jokatuko du. Bigarren partiduan, Iturriagak eta Orbegozok Oskozen eta Arrastiaren aurka jokatuko dute. Jaialdia 17:00etan hasiko da.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, sarrerak bost euro balioko ditu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!