Donostian martxoaren 1ean ospatuko den 36. Emakumezkoen Lasterketa Herrikoira joateko autobus zerbitzua jarri dute Mallabitik. Udaletik jakitera eman dutenez, udalerriko emakumeen taldea osatu gura dute, eta hori errazteko autobus zerbitzua jarriko dute. Autobusa 8:30ean irtengo da herritik eta itzulera 18:30ean izango da.
Lilatoira autobusean joateko ezinbestekoa izango da izena ematea. Hau otsailaren 24a baino lehen egin beharko da Mallabiko Udalean edo Kultur Etxean.