Itzulia Mallabitik igaroko da apirilaren 10ean

Joseba Derteano 2026ko otsailaren 11

Mallabitik igaroko den etapako profila. (Irudia: itzulia.eus)

Trabakutik Goitondo industrigunera jaitsiko dira, hortik San Pedrora igoko dute eta herrigunetik pasa ostean Areitio igoko dute. 

2026ko Itzulia aurkeztu dute eta aurten ere Mallabitik igaroko da etapa bat. Apirilaren 10eko etapa izango da —Itzuliko azken aurrekoa—, Eibarren hasi eta amaituko dena. Trabakutik Goitondo industrigunera jaitsiko dira txirrindulariak. Handik San Pedrora igoko dira eta herrigunea zeharkatu ostean Areitiotik irtengo dira, Ermura bidean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!