Astelehenak bolumen handiko hondakinak batzeko eguna Mallabian

M.Z. 2026ko otsailaren 4a

Mallabiko Udalak jakinarazi du astelehen gauetan emango duela bolumen handiko hondakinak jasotzeko zerbitzua.

Altzariak eta bestelako tresnak astelehenetan utzi beharko dira, 20:30etik 21:30era bitartean, hurbilen dauden edukiontzien ondoan. Udalak azaldu duenez, zerbitzu hau erabili gura izanez gero ezinbestekoa da aldez aurretik Debabarrenako Mankomunitateko 943 700 799 zenbakira deitzea, bilketa antolatu eta herritar guztientzat modu egokian funtzionatzeko. Bestalde, produktu toxikoak uztea guztiz debekatuta dagoela ohartarazi dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!